EUSKAL HERRIKO SAGARDO GORENAK
Izenak berak dioen bezala, bertakoak eta kalitate gorenekoak diren sagardoak identifikatzen dituen marka da.
GORENAK txapela daraman sagardo botila bakoitzak kalitate kontrolak gainditu, eta nota onak atera ditu Fraisoro Laborategiko dastaketa akreditatuetan.
Gutxiek ziurtatu dezakete kalitate goren hori, Gaztañagak kalitate hori ziurtatzerik badu.


EUSKAL SAGARDOA
Gaztañaga sagardoa EUSKAL SAGARDOAREKIN bat.
%100 bertako sagarrez ekoitzitako sagardo naturala eta kalitate bikainekoa.
Jatorri-deitura berriaren baitan dauden sagardoek hainbat azterketa gainditzen dituzte kalitatea bermatzeko.


BERTAKO SAGARRONDOAK
Gaztañaga sagardoak Gorenak kalitatezko ziurtagiria dauka. Kalitate hori lortu eta eutsi ahal izateko bertako sagarrekin egindako sagardoa dugu Gaztañagakoa, kalitate gorena zihurtatuaz. Sagar gehiago behar izanez gero, geuk aukeratutako kanpoko sagarrak ekartzen ditugu, beti ere onenak aukeratuaz.
PROZESUA
Sagardoa egiteko prozesua, iraila bukaera urri hasiera inguruan hasten dugu, sagar biltzearekin. Sagar biltzeak azaro erdi aldera arte iraungo du, beranduko sagarrak jasotakoan.
Sagardoa, urtarriletik aurrera dastatu ahal izango da txotxean, apirila bukaerara arte eta urte osoan botilan.
PRODUKTUA
Sagardoa iragazi edo filtratu gabeko edaria denez, sedimentuak ondoratzen joango dira denborarekin. Ireki aurretik botila buruz behera jarri eta astindu egingo dugu, sagardoa homogeneizatzeko.
SARIAK
Ez gara oharkabean pasatzen. Gure sagardoak hainbat sari jaso ditu eta horrek lanerako ilusioa eta gogoa pizten digu.
Mila esker guztioi gugan ipini duzuen konfiantzagatik.
Eskerrik asko!!